Eguna: uztailaren 3a, larunbata
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Hainbat taldeetan jo ondotik (SextySexers, Willis Drummond, Izaki gardenak…) 2011n bakarko lanari ekin zion eta dagoeneko disko batzuk plazaratu ditu.
Berako musikariak Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du eta kontzertuetan disko berriko hotsak entzuteaz gain bere ibilbide osoko kantuak aditzeko aukera egonen da.
- Joseba Baleztena: Gitarra eta ahotsa
- Miren Narbaiza: Gitarra, sinteak, bateria eta ahotsa
- Ibai Gogortza: Gitarra
- Julen Postigo: Pianoa eta organoa
- Iñigo Telletxea: Baxua
- Igor Telletxea: Bateria eta perkusioa