Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTZERTUA: Kalakan & Nayade Abesbatza

Eguna: abuztuaren 8a, ortzeguna
Lekua: Berako San Esteban eliza
Ordua: 20:30
Prezioa: 15 €
Salgai Agara prentsan (Bera) eta www.entradium.com (+ kudeaketa gastuak)

OHARRA: salguneetan sarrerak agortuak daude. Lehiatilan azken sarrerak salduko dira 19:15etatik aitzinera aforoa bete arte (gehienezko edukiera: 450 lagun)

Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

Kalakan & Nayade

Kalakan taldea eta Nayade Abesbatzak kontzertu berezi bat eskainiko digute abuztuaren 8an Berako San Esteban elizan. Bakoitzak euren unibertsoa aurkeztuko digu baina pieza gehienak elkarrekin emanen dituzte eta lan komun hori kontzertuaren bizkarrezurra izanen da. Melodiak, erritmoak, harmoniak, ahotsak, Intrumentuak elementu guztiak hor izanen dira momentu berezi bat sortzeko.
Berezi eta “esklusibo”…, behin emana izan da joan den urtean errepertorio horrekin, Shennandoah, Media Vita, Juramento, Argizagi, Xorietan buruzagi, Mutil txaleko gorri eta abar…birmoldatuko Kalakan-en errepertorioa ahantzi gabe.