Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTZERTUA: La Tribu Obembe

La-Tribu-Obembe

Abuztuan zehar hainbat musika emanaldi izanen dira Nafarroako hainbat herritan Cultur 2015 ekimenaren barrenean (jazz, pop, ganbera…): Agoitz, Erronkari, Elizondo, Tutera, Zangoza, Lizarra, Zugarramurdi…

Beran ere izanen dugu emanaldi bat abuztuaren 20an, La Tribu Obembe Taldeak eskainiko diguna. Hona hemen informazio aipagarriena:

Eguna: abuztuaren 20a, ortzeguna
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 20:30
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
DOAN

Bertsioen banda bat baino askoz gehiago

Ezaugarri berezi bat duen musika beltzeko lehen taldea da: kide guztiak zuriak dira. Bere errepertorioan, hagitz ezagunak diren temen bertsio berezi-bereziak egiten dituzte. Taldean gorabehera txiki batzuk izan ondotik, gaur egungo taldea osatu zen. Bertsioak egiteaz gainera, bertze helburu bat ere badu taldeak: bertzeen errepertorioekin esperimentatzea, baina bertzerik gabe haien jabe egin gabe. Bertze batzuen kantuekin jostatu  nahi du, baina beste gauza bat bilatuta: bere egin nahi ditu.

Taldekideak

Iñigo de Miguel, Salieri “Vieja pícara tía Ganga”, ahotsa eta ukelelea.
Lucas, “Oblongo”, baxua.
Patxi Ruiz, “Sir Archibald Bradley”, bateria eta koruak.
Marco Rivera, “Yogurtu”, gitarra.
Victor Mier “Oxidao”,”Reverendo O’Hara”, gitarra eta koruak.