Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Olatz Salvador

Eguna: abuztuaren 21a, larunbata
Lekua: Altateko plaza
Ordua: 19:00
Iraupena: 70 min
Argibide gehiago: www.airakamusic.com
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Olatz Salvador ttikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Bere formakuntza musikalean oso baliagarritzat ditu, baita ere, bai Ainara Ortega musikariarekin hartutako ahots teknika klaseak, bai Donostiako Musika eta Dantza eskolan jasotako harmonia eta baxu ikasketak.

20 urte zituela, oraindik teklista den Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen, ordea, bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko Bakarrik hobeto fest izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira. Emanaldi hura inflexio puntu bilakatuta, leku ezberdinetan kontzertuak ematen hasi zen, egun duen proiektu izaera hartu arte.

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere.  Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak, besteak beste, Rozalén, La Mare, Iván Ferreiro edota Idoia Asurmendi.

Ahotsa, gitarra: Olatz Salvador
Bateria: Ander Zulaika
Baxua: Jagoba Salvador
Gitarra: Mattin Saldias