Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTZERTUA: Pamplona Jazz Big Band Meets

Ekitaldi hau Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren KULTUR programaren barrenean dago

Eguna: irailaren 12a, larunbata
Lekua: Herriko etxeko plaza
Ordua: 20:30
Argibide gehiago: www.pamplonajazz.com
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala

Pamplona Jazz/iruña Jazz taldea gazteen artean jazz musika sustatzeko asmoz jaio zen, baita, profesional kualifikatuei esker, gazteei musikari gisa hazten laguntzeko ere praktika instrumentaletik abiatuta. Gure ibilbide laburrean, zenbait kontzertu, lantegi eta hitzaldi eman ditugu. Nafarroako jazzaren lau belaunaldi aritzen dira eta elkar elikatzen dute, batzuek adinaren esperientzia eta jakinduria ekarriz, eta bertzeek, gaztetasunaren energia eta bulkada. lan-ibilbide luzeko musikariak oraindik prestakuntza-prozesuan dauden musikariekin elkartzen ditu Iruña Jazz big bandek. Euren ibilbide laburrean, honako leku hauetan aurkeztu izan dute euren proiektua: Nafarroako Arteen Azoka 948 Merkatuan; Civivox Jus la rochan Pamplona Swing dantza-elkartearekin batera; El Bardo Escaldaon, count Basie-ren omenaldian, Ramón Cardorekin batera; Zangozan Ilja Reijngoud-en musikariarekin batera. Azken artista horrek talde ospetsuen moldaketak egiten ditu (hala nola WDr Big Band), Grammy latino sari bat ere badu, eta bertze abeslari ospetsu batzuekin ere aritu da; esaterako, Christmas Songs lanean Deborah Carter kantari estatubatuarrarekin, eta Jazz urtarrijazz 2020 Zikloan, Marta Marín abeslariarekin. Haien errepertorioaren bidez, bidaia bat eginen dugu, swingen garaitik gure arora arte, bidaia horretan artista klasikoak aintzat hartuta, bertzeak bertze Count Basie, Duke Ellington, George Gershwin, Ray Charles, count Basie, Glenn Miller, Buddy rich eta Ilja reijngoud. oraingo honetan, Marta Marín-en (nazioarteko jazzen ahots handienetako bat) ahotsaz gozatzeko aukera izanen dugu.