Eguna: ilbeltzaren 16a, larunbata
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 6 €
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
Laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Argibide gehiago: www.tenpora.com
TENPORA TALDEA
Hasier Oleaga: Bateria
Itsaso Etxebeste: Baxua
Beñat Barandiaran: Gitarra
Juantxo Zeberio Etxetxipia: Teklatuak
Elene Arandia: Ahotsa
Bortz musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren talde soinu sendoaren bilaketa-prozesua abian jartzeko asmoarekin. Astez aste, urtebetez, entsegu-lokalean bildu dira Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzak lagun, doinuei forma eta norabidea eman nahian. Pop eta jazz ukituko doinuekin “Mundu berria” izeneko diskoa kaleratu berri dute (hamabi kanta eder ditu guztira).