Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: The Dancing King (Rüdiger)

Eguna: martxoaren 23a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera: 10 € Sarrerak hemen salgai

Felix Rüdiger Buff (Akize; 1986)

Felix Buff Beran (Nafarroa) bizi da 2013tik, eta bere musika-eszena oparo eta urduriaren oinordeko duina da. Izan ere, Willis Drummond, Duncan Dhu, Petit Fantôme, Botibol, Rafel Berrio, Joseba Irazoki eta Lagunak edo Atom Rhumba bezalako taldeak biltzen dituen espektro zabal batean bateria jotzaile gisa parte hartu du. Hala ere, zorioneko COVID pandemiaren etenaldia izan zen Rüdiger izeneko artista berri bat aurkitzeko aukera eman ziguna bere bakarkako debutaren eskutik, Before It ‘s Vanished (2020). Baina, batez ere, ahots berri bat oparitu zigun etenaldi ilun hark; gozoa, iradokitzailea eta ñabarduraz betea.

Orain The Dancing King ailegatu da, eta bertan Rüdiger guztiz askatua eta hari-laukotetik edo flautatik teklatu mota guztietara hartzen duen paleta soinu zabal baten jabe azaltzen zaigu. Kolaborazio bikainak ez dira falta gainera: Stéphane Laporte eta Olivier Lamm, Parisko Egyptologyren banda elektronikokoak, Pierre Loustaunau (Petit Fantôme) eta Iban Urizar (Amorante). Lehen hurbilketa batean, Neil Youngen eta bossa novaren arteko berotasun akustikoa erakusten du, Woods-en psikodelia gozo eta zimurtsu batez hornitua. Baina dena ez da hain erraza bere unibertso berezian. Bere bi artista kuttun diren Gastr del Sol eta Aphex Twin bezala, Rüdiger esplorazio ausart eta sakoneko espiritu anbibalente horrek berak mugiarazten du. Izan ere, The Dancing King en gai da zinemaskopeko gitarra solo kosmikoak eta urregintza elektronikoko egitura delikatuak naturaltasun gozoz uztartzeko. Felixek dohain berezia du aldi berean hauskorra, hunkigarria, bitxia, ederra eta dibertigarria izateko, eta entzute hutsetik harago irauten duen ostarte bat uzteko.