Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundearen Kultur programaren barrenean dagoen ekitaldia da
Eguna: uztailaren 20a, larunbata
Lekua: Illekuetako Telletxeako lorategia BERA
Ordua: 20:00
Iraupena: 75 min
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
Argibide gehiago: www.culturanavarra.es
Pause Xabier Zeberioren bakarkako lehen lana da. Albumak Aitor Etxebarria ekoizlearekin eskuz esku landutako 9 pieza biltzen ditu. Forbidden Colours diskoetxearen zigilupean argitaratu da.
Pianoa: Iñar Sastre
Celloa: Eñaut Zubizarreta
Diseinu sonoroa: Aitor Etxebarria
Grabazioak Bilboko Mala estudioetan egin dira eta Jean Phocas izan da nahasketen arduraduna.
Xabier Zeberio Etxetxipia (Tolosa; 1978) biolin-jotzailea eta musikagilea da. Alos Quartet taldearen buru da 1999. urteaz geroztik eta Oskorriko kide izan zen 1997tik talde hori desegin zen arte.