Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Langile batailoiak Beran

batailoiak

Berako langile batailoien inguruko erakusketa, solasaldia eta txangoa eskainiko dira apiril eta maiatzean

ERAKUSKETA: Esklabotza frankismoan: errepideak eta fortifikazioak mendebaldeko Pirinioetan
Egunak: apirilaren 26tik maiatzaren 12ra arte
Lekua: Kultur etxea
Ordutegia:
ortzegunetik larunbatera: 17:00-19:00
igandeetan: 11:30-13:30

16 panel

16 panel elebidunen bidez esklabotza sarea nola eratu zen eta azpiegitura horiek nola eraiki ziren azaltzen da. Gisa berean, lan horiek presoen familiengan, Pirinioetako herrietan zein memoria kolektiboan izandako eragina agerian gelditzen da. Erakusketan azalpen laburrak eta protagonisten ahotsak garaiko argazkiekin tartekatzen dira, baita Avila edo Guadalajarako Artxibategi Historiko Militarretan topatutako planoekin eta dokumentazioarekin ere.

Ekimen horren helburua denbora luze isilpean egon den historiaren errealitate bat ezagutaraztea da.

SOLASALDIA: Bortxazko lanak eta Pirinioaren fortifikazioa frankismo garaian (Edurne Beaumont eta Fernando Mendiola) [euskaraz]
Eguna: apirilaren 26a, ortzeguna
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00

Langileen batailoiek Beran utzitako arrastoak ezagutzeko TXANGOA (Aureio Gutierrez) [gaztelaniaz]
Eguna: apirilaren 29a, igandea
Lekua: Herriko etxeko plaza
Ordua: 09:00
Iraupena: 4 h (oinez egitekoa)
Ibilbidea: Herriko etxeko plaza – Ibardin – Altzateko plaza

ANTOLATZAILEA: Berako Udala