Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: Beratarrak (Rosa Errandonea eta Totono Errandonea)

Berako hirugarren argazki liburua aurkeztuko dute herriko Kultur etxean

Eguna: urriaren 25a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00

Rosa Errandoneak eta Totono Errandoneak urteak daramatzate Berako argazki zaharrak biltzen. Bilduma horrek bi liburu egitea ekarri zuen:

Bera, instantes de una villa Bera, herri bat unez une (Diario de Noticias; 2009)
Bera, baserriz baserri – Bera, de caserío en caserío (2011)

Oraingoan Beratarrak aurkeztuko dute. Hirugarren liburua 10 kapitulutan banatuta dago, 158 orrialde ditu eta beratarren 432 argazkik osatzen dute. Bertan hainbat gai jorratzen dira: lanbideak, Berako inauteriak, herriko bestak…
Hitzaurrea Fernando Mikelarenak idatzi du.

Salmenta guneak: Agara Prentsan, Igone liburudendan eta Iturlandako estankoan salduko da.
Prezioa: 15 €