Euskaraz
Eguna: urtarrilaren 26a, ortziralea
Lekua: Beralandeta
Ordua: 18:00
Antolatzailea: Udalbiltzako Geuretik sortuak programa
Hona bostekoa! lanak Aritz Ibarra, Unai Gaztelumendi, Kote Camacho, Eñaut Aiertzaguena eta Iñaki Mariarena Mattin komikigileen lanak biltzen ditu. Denak Geuretik sortuak programan aurkeztuak.
Aritz Ibarra egonen da ortziraleko aurkezpenean. Komikigile gasteiztarra Beran, Lesakan, Saran eta Urruñan aritu zen. Aldaxka pozoituak izendu landu duen lanak eta hau da komikiaren sinopsia: 2014ko azaroaren 11 da, Lehen Mundu Gerraren armistizioaren urteurrena. Urtero bezala, Urruñan gerla hau oroitarazten duen monumentuaren pena bildu dira zenbait herritar. Frontean hil ziren soldadu haien patriotismoa eta balentziak goraipatu dituzte bertan. Gauean, baina, iluntasunak kaleak estali dituenean, oroitarriko pertsonaiak bizia hartu eta gertatutakoaz mintzatzen hasiko dira, orain arte itzaletan izan diren bizipenak argitara ateraz.