Eguna: urriaren 18a, asteazkena
Lekua: Beralandeta
Ordua: 18:00
Antolatzaileak: Mugerri elkartea eta Jakintza elkartea
Laguntzailea: Nafararroako Gobernua
Babeslea: Berako Udala
Liburu hau Intzola, voie de passage libururuaren euskarazko bertsioa da.
Intzolako erreka haranak Urruña eta Bera lotzen ditu. Jende asko ibili da gauaz geroztik. Hilobi-monumentu protohistoriko aunitz daude inguruko muinoetan.
Pasabide naturala da Pirinioetako mendilerroen mendebaldeko muturra zeharkatzeko.
Mendebalderago, ibiz edo txalupaz baizik ezin zen zeharkatu Bidasoa. Lehen zubia ez zen eraiki 1793 arte (eta oso azkar suntsitu zen) Konbentzioko borroketan.
Hurrenez hurren, Intzolako bidea, Erromako bidea, Espainiako errege-bidea, Donibane Lohizuneko bidea. Napoleon Galtzada, Napoleonen bidea, Usategietako bidea.
Bide hori erromatarrek hartu zuten.
Mendeetan zehar, Compostelako erromesak pasatzen ikusi zituen, Konbentzioko soldaduak 1793-1794an, Napoleonen tropak 1813an, Espainiako gerra zibiletako errefuxiatuak, erresistentzia-sareak II. Berako haranaren eta mendebaldeko Lapurdiren arteko truke ekonomikoetarako balio izan zuen.
Intzolako bidea Ibardingo bidea sortzean utzia izan zen 1881ean. Paseatzeko eta kontrabandorako leku bat besterik ez zen bihurtu orduan…