Euskaraz
Eguna: abenduaren 17a, ortzirala
Lekua: Herri liburutegia BERA
Ordua: 18:00
Antolatzaileak: Berako Herri Liburutegia, Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Iparreko eleak liburuan 28 atal laburretan barna Iparraldeko euskaldunek literaturan nahiz bertzelako arloetan sorturiko testuen antologia bat eskaintzen du Xabier Monasteriok, testu bakoitza bere testuinguruan modu egokian kokatuta.
Liburuak galdera bati erantzuten dio: nola liteke garai batean iparraldean jasotako ondareak batere oihartzunik ez izatea Hego Euskal Herrian? Idazle eta itzultzailearen iritziz, kanpoko literaturak liluratu izan gaitu bertakoaren kaltetan, zenbaitetan gure literatura gutxietsi izan dugularik.
Monasterioren iritziz, gure literaturgintza neurtzerako garaian literatura hau baloratzen eta maitatzen ikasi beharko genuke.