Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: La danza de las luciérnagas (Ignacio Mendiola Gonzalo)

Gaztelaniaz

Eguna: otsailaren 18a, asteartea
Lekua: Herri liburutegia BERA
Ordua: 18:30
Antolatzaileak: Nafarroako Liburutegien Sarea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

2018ko udan, Bidasoa itxi egiten da migratzaileentzat. Kontrola, zaintza eta uxaldia itzultzen dira; indarkeria hedatzen da. Baina muga ez da egoerak bereizten dituen lerro estatiko batean amaitzen: lerro mugikor gisa mugitzen da ihes egiten duten gorputzen gainean, larruazala bustiz.

Mugako itxituraren bi aldeetan laguntza aktibatzen da, poliziaren jazarpenaren aurreko ihesa duintzeko. Liburu honek pertsona migratzaileen eta elkartasun-sareen arteko gurutzaketa horren berri ematen du, hor ehuntzen diren mugimenduak, arraza- eta sekurio-kapitalismoari aurre egiten dion halako koreografia politiko eta afektibo bat, espazio eta garai humanizatuak ireki nahi dituen ipurtargi dantza bat.

Anbizio teoriko eta literarioarekin, Ignacio Mendiolak ihesaren, indarkeriaren eta babesaren kontakizun hori txirikordatzen du, non Estatuko botereak espazioaz jabetzeko eta lan-indarrari diziplina ezartzeko ildo bat marraztu duen.