Gaztelaniaz
Eguna: abenduaren 20a, ortziralea
Lekua: Kultur etxeko erakusgela BERA
Ordua: 18:30
Antolatzailea: Berako Udala
Eleberri honetan, Errandonea Berako telegrafo ofizial gaztearen istorioa kontatzen da, agente sekretu eta kontrabandista bihurtua militar haren eta Agustin Arrietaren aginduetara –Marokoko gerratik igaro eta Molari Dar Akkoban 1924an emandako kolaborazioaren ondotik–.
Marichu kolaboratzailearen maitasuna lortu ondtik, Espainiako Poliziaren maniobra ilunekin topo egin zuen Errandoneak 1925ean, Miguel de Unamuno konspirazio iraultzaileetan inkriminatu nahian, Frantziako agintariek idazle ospetsua Hendaiatik urrun zezaten. Hilabete horietan zehar, Errandoneak muga geografikoak ez ezik, etikoak eta existentzialak ere gaindituko ditu. Patuaren tranpetatik bizirik aterako bada ere, bere espirituak eta bihotzak prezio handia ordainduko dute. Hurrengo abenturak 1936an izanen dira.
Fernando Mikelarena Peña (Bera, 1962). Historialari gisa egindako lanagatik da ezaguna, eta horixe da literatur munduan egin zuen lehen sartu-irtena. Iraganeko errealitatean nolabaiteko errotuta dagoen fikzioa gure memoria historikoarekin zerikusia duten gaiak zabaltzen lagun dezakeela sinetsita egiten du.