Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: Mejor muerto (Susana Rodríguez Lezaun)

Eguna: apirilaren 19a, ortziralea
Lekua: Herri liburutegian BERA
Ordua: 18:00
Antolatzaileak: Igone liburu-denda eta HarperCollins argitaletxea
Laguntzaileak: Berako Herri liburutegia eta Berako Udala
Hizkuntza: Gaztelaniaz

Francisco Sarasola, Iruñeko higiezinen sustatzaile garrantzitsua, arrastorik utzi gabe desagertu da. Salaketa jarri eta ordu batzuetara, familiak mezu bat jasotzen du, eta, bertan, enpresaria lurrean ikusten da, zaurituta. Milioi bat euro eskatzen dute bere bizitzaren truke. Handik egun gutira, enpresako zuzendariordea desagertu egiten da, eta enpresaburuaren maitale gaztea hilik aurkitzen dute tren-geltokiko konketetan.

Sarasola gizon zaila da, bere egintzen ondorioez arduratu gabe bere borondatea egiten ohitua. Ikerketan zehar, Pieldelobok familia penatu bat aurkitzen du: seme bat, eginkizunaren agintea hartzeko irrikaz dagoena; bertze bat ahula, bere emazte gazteak kontrolatua, eta hirugarrena, ia ikaraturik ez dagoena. Lehen emazteak argi eta garbi gorrotatzen du, eta bigarrena, tarotaren debozioz, haren beldur da eta haren haserrea saihesten ahalegintzen da. Xantaia eta estortsioa, mehatxuak eta indarkeria, gorroto sustraituak, ito eta aitzinera egitea eragozten dietenak. Sarasola familiak badaki bere betebeharra Frantziskoren bilaketan laguntzea dela, baina hain erraza da bera gabe bizitzea

Aldi berean, Marcelak bere mamuei, beldurrei eta zalantzei aurre egiten jarraitzen du. Arlo profesionalean zorrotz eta irmo, arlo pertsonalean sarkastikoa eta zalantzazkoa, eta bere burua zangotrabatzen aditua, hala ere, krisi-garaiek aliantza bitxiak egiten dituztela ikasiko du.