Historialaria 1936an Nafarroan suertatutako errepresio politiko itzelaz solastuko da
Liburuaren izenburua: Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Responsabilidades, colaboradores y ejecutores (Pamiela Ed.).
Eguna: abenduaren 17a, ortzeguna
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
Fernando Mikelarenak “borreroek” (maila ezberdinetan) burutako errepresio politikoa jorratzen du, Nafarroan suertatutako “garbiketa politiko”-aren egitura oso baten inguruan, dokumentazio ezezaguna emanez. Nafarroa estatu mailan lehenbiziko postuan egonen zen, Fronte Popularraren boto-emaileen erailketak erreferentzia hartuta.
Bertzaldetik, indarkeria politikoaren mekanismoen eta Memoriaren kudeaketaren inguruan hausnartzen du. Honek guztiak koherentzia eta ildo nagusi bat ematen dio bere dokumentazio lan eskergari; gisa berean, oraingo eta etorkizuneko Nafarroako gizartearentzat lezio baliagarria izanen da.