Eguna: asteazkena, 2019ko ekainaren 12a
Lekua: Beralandeta
Ordua: 18:30
Argitaratzailea: Euskokultur Fundazioa
Laguntzaileak: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Euskarabidea – Nafarroako Gobernua
Bortzirietan 2000 eta 2001 urteen artean, Nora Iriarte Osesek eta Maite Lakar Iraizozek egindako ondare immaterialaren bilketan oinarrituz, Bortzirietako 50 lekuko baino gehiagoren elkarrizketetatik ateratako materialarekin liburua eta DVDa argitaratu ditu Euskokultur Fundazioak. Bilketan garai bateko bizimodua, ohiturak, lanbideak, sinesmenak, eta abar izan ziren solasgai, bertzeak bertze: sorgin kontuak, kontrabandoa, garbiketa, zerri-hiltzea, elizaren eragina, eskola, bestak, ohiturak, erremedioak, ipuinak, bertsoak, kantuak…
Aurkezpenean adituko dira, bertzeak bertze, elkarrizketatuei grabatutako pasarteak, Bortzirietako bertso eskolakoek kantatutako bertso zaharrak, edota Maddi Irazokik kontatutako antzinako ipuinak.
Aurkezpenetan liburua erosteko aukera izanen da, baita ondotik ere: Beran (Agara, Irene eta Igone), Lesakan (Telletxea eta Xagu), Arantzan (Dena), Igantzin (Bi-bide) eta Etxalarren (plazako denda eta Kultur Etxea). Euskokultur atarian eta Elkar dendetan ere eskuratzen ahalko da.