Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Maiatzaren 4an Kantabriako Encina de Mata Abesbatzak kantatuko du Berako Kultur etxean

Eguna: Maiatzaren 4a, larunbata

Lekua: Kultur etxea

Ordua: 20:00

Antolatzailea: Berako Abesbatza

Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

ENCINA DE LA MATA ABESBATZA (San Felices de Buelna)

Kultur elkarte gisa 1986an jaioa da Matan, San Felices de Buelna (Kantabria) udalerriko herri batean.

Ginés Molina Alonso zuzendaripean hasiak azaroaren 29an eman zuten lehenbiziko kontzertua. 1993 eta 1995 urteetan zehar bere lehenbiziko etapako maila altuena lortu zuen: Kantabriako Nestlé S.A.-ak antolatutako “Santa Cecilia” Abesbatza Musika Lehiaketan saritua. Horrez gain, hainbat kontzertu esanguratsu eman zituzten: Santa Casilda Santutegian, Burgos; Cigalesko Mahaska Jaian, Valladolid; La Felguerako Santa Barbara jaietan (Asturias).

2000ko martxotik aitzinera Luis Bueres San Emeteriok eraman zuen abesbatza eta 2005eko urtarriletik Margarita Cano Fernandezek eraman zuen. Garai horretan hasi ziren atzerriko lehenbiziko irteerak egiten: UNESCOko Jauregia, Paris (2006ko urtarrila), Leiria (Portugal), Holanda…. Sasoi horretan, estatuko hainbat hiritan kontzertuak eman ondotik bere CD bakarra grabatu zuen.

ERREPERTORIOA

Ave María – Miguel A. Samperio

Alma, corazón y vida – (vals criollo) E. Ezcurra

Bullerengue – Juan A. Rincón

Sin Tí – Pepe Guizar

Te quiero – M. Benedetti / A. Favero

Canteros de Covadonga – Juan A. Castro

Negra Sombra – Rosalía de Castro/ Juan Montes

Pasiego soylo – Lorenzo Morante

Las barandillas del puente – Nobel Sámano

Ronda en Salines – Nobel Sámano

Brindis – W. A. Mozart

Halleluja – Leonard Cohen

The lion sleeps tonight – Arr. Julio Dominguez

Oh when the saints – pop. norteamericano

Oh happy day – Ilenoch Thomas Jr./Newton W. Macedo