Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

“Musikari ttikiak” musika tailerra

Musikari ttikiak

2013, 2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotako haurrak

Adina:
2013, 2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotako haurrak:

2013: haurra (heldurik gabe)
2014: haurra eta heldu bat
2015: haurra eta heldu bat
2016 haurra eta heldu bat. 2016 urtean jaiotakoak (urtarriletik irailera sortutakoak)

50 minutuko 4 saio: martxoaren 17a, 24a, 31 eta apirilaren 7a

Lekua: Berako musika eskola
Ordutegiak:
Lehenengo taldea: 16:00etan
Bigarren taldea: 17:00etan
(Oharra: matrikularen arabera antolatuko dira taldeak; eta ondotik jakinaraziko dira egokitutako ordutegiak)

Ikastaro-emailea: Unai Artola (Aralar Udal musika eskola)

Izen-ematea: otsailaren 13tik 28ra arte 948 012 012 telefonora deituta (ordutegia: astelehenetik ortziralera 8:00etatik 19:00etara)
Prezioa: 35 € (haur bakoitzeko; helduek ez dute pagatzen)
Plaza mugatuak

Zer eta nola landuko da?

• Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza
• Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio afektiboa
• Tailerren ikuspen globala oso zabala da, bertan ikasleen kapazitate espresiboak, musikalak, intelektualak eta motrizeak garatuko dira
• Kantuen erreportorio egokia

Antolatzailea: Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola
Laguntzailea: Berako Udala