Eguna: abenduaren 3a, asteartea
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 13:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Orreaga Abesbatza duela 19 urte sortu zen Garraldako Orreaga Musika eskolaren barrenean. Lehenengo urteetan Begoña Almirantearena izan zuen zuzendaripean. Egun, Javier Iriarte da zuzendaria eta Orreagaren inguruneko 27 abeslarik osatzen dute.
Urtean zehar hainbat kontzertu eta ekitaldi egiten ditu zenbait herritan (herriko bestak, ezkontzak, erretirodunen eguna, Orreagako eguberrietako kontzertua eta Nafarroako Pirinioetako Abesbatzen agerraldia) eta Nafarroako Foru Erkidegoko hainbat ekitaldi eta ziklotan parte hartzen du (Cultur, Rondas, Nafarroako Eguna, Bideko Abesbatzak, Nafarroako Abesbatzak). Gainera, bertze abesbetzekin trukeak ere egiten ditu.
Pirinioetako herrietan musika korala sustatu nahian, bi udetan “Momentos Corales PIRINEoh!” kontzertu zikloak antolatu zituen, gonbidatutako bertze abesbatza batzuen parte hartzearekin.
2010eko abenduan, bertze 8 abesbatzekin batera, Baluarten (Iruñea) egin zen Mesias kontzertu parte-hartzailean parte hartu zuen, Robert Kingaren zuzendaripean. 2012an esperientzia errepikatu zen, kasu honetan William Laceyren zuzendaripean. Aurten, urriaren 2an Baluarten egin den “Opera koru handiak” kontzertu parte-hartzailean parte hartu du, Pablo Mielgoaren zuzendaripean.
1997tik Nafarroako Abesbatzen Federazioan dago. Abesbatza hainbat irakaslerekin lan egin du; esaterako, David Azurza, Joaquín Huarte eta Igor Ijurra. Gainerak, bere kideek Federazioaren bitartez antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetan eta lantegi koraletan parte hartzen dute.
Javier Iriartek (Garralda) herrian bertan hasi zuen bere musika prestakuntza. Orreagan jarraitu zuen ikasten, Burlatako Hilarión Eslava Kontserbatorioan eta Pablo Sarasate Goi-mailako Kontserbatorioan, non pianoko goi-mailako ikasketak burutu zituen. Urte batzuk Orreaga Abesbatzan abesten egon ondotik, honen zuzendaritza hartu zuen bere gain. Nafarroako Abesbatzen Federazioak arte koralaren inguruan antolatutako hainbat ikastarotan hartu du parte. Gaur egun, Iruñeko Orfeoiarekin kolaboratzen du eta Galar Zendeako Abesbatza eta Ezkabarte Ibarreko abesbatza zuzentzen ditu.