Nafarroaren Eguna: Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatzaren kontzertua

Eguna: abenduaren 3a, astelehena
Lekua: San Esteban eliza
Ordua: 13:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
DOAKO SARRERA

IRUÑEKO AHOTS BAXUEN ABESBATZA

Zuzendaria: José Miguel Aguirre Baines

Gizon ahotsek bakarrik osatutako taldea da Iruñeko Ahots Batzuen Abesbatza. 1977an sortu zen, bi otxotek bat eginda. Gaur egun hamalau abeslarik eta zuzendariak osatzen dute. Abesbatzako kideek eskarmentu musikal haundia dute eta bertze musika taldeko kideak dira edo izan dira; esaterako, Iruñeko Orfeoia edo Iruñeko Ganbera Abesbatzakoak.

Bere sorreratik, abesbatzak kontzertu aunitz eskaini ditu eta hainbat jaialdi eta musika astetan parte hartu izan du Espanian (Madril, Valladolid, Tenerife, Teruel, Huesca, Borja, Logroño, Donostia, Badajoz…) eta Frantzian (Paris).

Gainera, Iruñeko ekitaldi instituzionaletan eta tradizionaletan parte hartu ohi du.

Errepertorioa hagitz zabala da; batez ere,polifonia erlijiosoa, musika profanoa, Nafarroa eta euskal folklorea, polifonia errusiarra eta beltz espiritualak. Abesbatzak a cappella kantatzen du gehienbat (ahots hutsez), nahiz eta batzuetan organoa, pianoa edo orkestraz lagundua izan den.

Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatzak, bere sorreratik, hainbat zuzendari izan ditu: Manuel Elvira, Jose Antonio Huarte,  Igor Ijurra, Sergi Moreno Lasalle eta Koldo Pastor. Egungo zuzendaria, 2015eko martxotik, Jose Miguel Aguirre Baines da.

Hiru disko trinko grabatu ditu, azkenekoan hogeita hamar urteko ibilbide artistikoa ospatzeko egindakoa.

EGITARAUA

Nafarroako ereserkia
Ave María (Franz Biebl)
Nunc dimitis (Uwe Henckhaus)
Aita Gurea (Francisco Madina)
Tebe poem (Dimitri Bortnianski)
Tebe poem (Sergei Rachmaninov)
Bogoroditse Devo (Sergei Rachmaninov)
Opus 40 nº 2 (Pavel Chesnokov)
Opus 40 nº 3 (Pavel Chesnokov)
Da Ispravitsia (Pavel Chesnokov)
Ilunabarra (I. Mokoroa)
Kitolis (Luis Aramburu)
Maitia nun zira (J. Uruñuela)
Begi urdin (Pablo Sorozábal)
Sagarraren (I. Busca de Sagastizábal)
Kukua (R. Iruarrizaga)
Oles Ezkonberriak (Francisco madina)
Sorgin dantza (E. Mokoroa)