Eguna: abenduaren 24a, asteartea
Lekua: Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan)
Ordua: 17:30
16:00etatik aitzinera kantatzera aterako dira 4 kalejiratan: Itzeatik, Illekuetatik, Agerratik eta Alkaiagatik hasita (*) eta 17:30etan denak elkartuko dira Herriko etxeko plazan eta Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginen diete.
(*) Alkaiagako ibilbidekoak Ibaialde karrikan Agerrakoekin elkartuko dira.
Ekitaldi honen ondotik, helduak kalejiran ibiliko dira kantari, Gure txokoa elkarteak antolatuta.
Talde parte-hartzaileak: Berako abesbatza, Bera kantari, musika eskolako trikitilari, pandero eta talde instrumentala, Labiaga ikastolako txaranga eta herriko txistulariak
Antolatzaileak: Jesusen Bihotza ikastetxea, Labiaga ikastola, Ricardo Baroja eskola publikoko guraso elkartea eta Berako Udala
IBILBIDEAK
4 ibilbide izanen dira eta parte-hartzaileak dagokion ibilbidetik joanen dira (bere auzotik pasatzen dena).
Itzeako ibilbidea (Suhiltzaileen Parkean juntatuko dira)
Eltzaurdia, Ibardin eta Kaule auzokoek ere ibilbide hau eginen dute
Illekuetako ibilbidea (Altzateko plazan elkartuko dira)
Suspela, Suspelttiki, Garaitarreta, Zia eta Dornaku auzokoek ere ibilbide hau eginen dute.
Agerrako ibilbidea (Agerrako kanpo gorrian bilduko dira)
Kaxerna, Zalain, Zalain zoko auzokoek ere ibilbide hau eginen dute.
Alkaiagako ibilbidea
(*) Alkaiagakoek Ibaialde karrikan Agerrakoekin elkartuko dira