Ongi etorria berakoagenda.net blog berrira. Horretan Beran egiten diren ekitaldiez informatu ahalko zara: kultur jarduerak (musikaldiak, haurrentzako ekitaldiak, dantza, erakusketak, antzerkia, azokak, euskara…), kirol jarduerak (txirrindularitza lasterketa, mendi maratoi erdia…), gizarte-gaiak (solasaldiak, berdintasuna,… )…
Bertzaldetik, gisa berean Musika eskolako informazioa (aurrematrikula, musika ekitaldiak…), Toki Ona Kiroldegikoa (izen-emateak…) eta Bortzirietako Hiri-hondakinen mankomunitatekoak (konpostajea, atez atekoa…) jaso ahalko duzu.
Horrez gain, bideoak txertatuko dira eta kontuak izanen dira Facebooken, Twitterren, posta elektronikoa…