Beran, Donezteben eta Elizondon ongintzako kontzertuak eskainko dira Cáritas erakundearentzat dirua biltzeko asmoz. Ekitaldi hauetan Berako eta Elizondoko bandek eta abeslarik hartuko dute parte. Horiekin batera, Abenauara Graffugna, Ariadna Martinez eta Andrea Jimenez sopranoak, Nerea Berraondo eta Elena Balanuta mezzosopranoak, Eduardo Zubikoa tenorea, Pablo Azpeitia baritonoa, Daniel Gutierrez piano jotzailea eta Amaia Leiza dantzaria ariko dira.
Emanaldiak
– Abenduaren 21a, larunbata, Beran. 20:00etan Sanesteban Elizan.
– Urtarrilaren 4a, larunbata, Donezteben. 20:00etan Doneztebeko Elizan.
– Martxoaren 14a, ortzirala. Elizondon. 20:00etan
Sarrera: 5 euro
Sarrerak aitzinetik erosteko aukera izanen da La Caixako bulegoetan. Zero sarrerak eskuratzeko eta donatiboak emateko modua ere izanen da.
Antolatzaileak: Jorge Oteiza Etnografia Museoko Lagunen Elkartea eta Circulo de la Unión Elkartea
Laguntzaileak: La Caixa Gizarte Ekintza; Berako Udala; Baztango Udala; Doneztebeko Udala; Martiko; Sarobe; Benta berri; Zalain eta Erviti