Eguna: irailaren 30a, ortziralea
Lekua: San Esteban eliza
Ordua: 19:00
Argibide gehiago: www.culturanavarra.es
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Kontzertu honek Espainiako XIX. eta XX. mendeetako bi musikari batzen ditu: Eduardo Torres eta Aquilino Amezua. Lehenengoa 1910ean ailegatu zen Sevillako katedraleko musika irakasletzara. Zazpi urte lehenago, organogile gipuzkoarrak bere instrumenturik handiena fabrikatu zuen Sevillako katedralean bertan. Ordurako, Berako San Esteban elizako organoak 15 urte zeramatzan martxan. Egoera horretan, ez da zaila ondorioztatzea Aquilino Amezuaren organogintzaren eta, beraz, Berako organoaren sonoritateak oso presente egonen zirelaTorresen buruan, bere organorako lanak konposatzerakoan. Gogora ekarri behar da Berako San Esteban elizako organoa dela Aquilino Amezuak fabrikatutakoen artean jatorrizko egoeran kontserbatzen direnetako bat, haietako asko eraldatu egin baitziren gerora.
Kontzertuaren programari dagokionez, hagitz musika ederra eta ongi idatzia gozatzeko aukera izanen dugu, Pio X.aren Motu proprio argitalpenak Espainian musika sakraturako ezarri zituen koordenatuen barruan.
Gainera, aurreko belaunaldiko musikaren panoramika eskaintzen digu, bai Alemaniakoa bai Espainiakoa, Josef Gabriel Rheinberger eta Felipe Gorritiren eskutik.
PROGRAMA
Josef Gabriel Rheinberger (1839-1901)
8. sonata, op. 132
Fuga
Intermezzo
Scherzoso
Passacaglia
Felipe Gorriti (1839-1896)
Itxarobidea (Sagarapena eta Otoitza)
Eduardo Torres (1872-1934)
Sarrera jostalaria (Kyrie Altissime) ETorg 39
4 saeta ETorg 108-111
Jubilate Deo ETorg 58