Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Organo kontzertua: Pilar Cabrera

Organo musika Nafarroan programaren berrenean
Pilar Cabrera

Eguna: irailaren 27a, ortziralea
Lekua: San Esteban eliza
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
Doako sarrera (edukiera bete arte)

Nahiz eta Pilar Cabrera interpreteak ibilbide luzea izan, orain arte ez zuen bisitatua Organo Musika Nafarroan zikloa. Nafarroako organorik entzutetsuenetako bat joko du gainera; hain zuzen ere, Berako San Esteban elizakoa. Musika tresna horrek mito eta berezitasun propioak ditu, Aquilino Ametzua organogilearen nahien emaitza baita; Ametzua anbizio handiko pertsona zen, irmoa eta autoestimu handikoa. Berako organoa aunitz estimatzen dute herrian eta, horregatik, aktibo mantendu dute beti, ondare horren balio kulturala eta afektiboa hedatzeaz gain.

Pilar Cabrerak dakarkigun programa da musika tresna horrek merezi duenaren parekoa, ez bakarrik duen interes musikalarengatik, baita Ametzuaren ibilbide profesionalaren laburpena egiten duelako ere. Hark egindako organoek, batetik, antzekotasunak dituzte haren garaiko organogintza frantziar eta britainiarrarekin eta, bertzetik, oinarrituak daude Ametzuak familiatik jasotako tradizioan, haren aitzinekoak ere organogileak baitziren. Hala, arratsalde honetako proposamen musikalean adituko ditugu egile euskaldunek, espainolek, frantsesek, britainiarrek eta alemanek idatzitako lanak.