Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Organo kontzertua: Zahagiak eta ardoak (Raul del Toro)

Eguna: irailaren 29a, larunbata
Lekua: San Esteban Eliza (Bera)
Ordua: 18:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua

ORGANO MUSIKA NAFARROAN

1984tik Nafarroako Gobernuak antolatzen duen  musika zabalkunde programa da Organo musika Nafarroan. Nafarroako elizetako organoak ezagutzea eta instrumentu hauentzako musika idatzia ezagutzea du helburu.

Aurten 34. edizioa izanen dugu eta abuztuaren 30etik eta azaroaren 3ra arte izanen dugu Haizea arte bihurtua lelopean.

Zahagiak eta ardoak

XX. mendearen hasieran, organo-jotzaileen belaunaldi berri bat hasi zen Espainian zenbai obra idazten, errepertorio horrekin organo erromantiko berrien baliabideak erakusteko, anbizio handiko idazketa baten bidez. Figura erabakigarriak izan ziren Aquilino Amezua, organerian, eta Nemesio Otaño, alderdi musikalean, batez ere Antologia Moderna Orgánica Española delakoan (1909), non agertu baitziren gaur entzunen ditugun konposizioetako gehienak.

EGITARAUA

Hilarión Eslava (1807-1878)
Ofertorio no 2 sobre Ave maris stella (5’)

José Alfonso (1867-1920)
Andante quasi adagio (2’53”)

P. JoséAntonio de Donostia (1886-1956)
Entrada (1’50”)
Meditación en sol M (3’50”)

Juan Bautista Lambert (1884-1995)
Preludio – Coral

Bernardo Gaviola (1880-1944)
Fantasía y fuga en fa sostenido m (8’12”)

Nemesio Otaño (1880-1957)
Adagio (4’50”)

Jesús Guridi (1886-1961)
Interludio (5’40”)
Fantasía en sol m (12’30”)

RAÚL DEL TORO SOLA

Iruñean, Bartzelonan eta Amsterdamen hezi da. Kontzertuak eskaini ditu Espainia osoan; baita Europa, Amerika eta Asiako hainbat herrialdetan ere.

Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko organo irakaslea da eta Salamanca eta Iruñeko Konserbatorioetan irakatsi du; gisa berean, Kantabriako Unibertsitateko Organoko nazioarteko Ikastaroan irakasle gonbidatua izandakoa da.

El órgano asteko programa aurkeztu eta zuzendu zuen Radio Clásica irratian. 2017ko irailean P. Donostiaren organorako lanaren doktore-tesia defendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.