Eguna: urtarrilaren 2a, larunbata
Ordua: 18:00
Lekua: Kultur etxea
Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea
PATXI VILA txirrindulari profesional ohia eta gaur egun TINKOFF-SAX taldeko zuzendarietako bat, tartean Alberto Contadorren prestatzailea, hizlari izanen dugu Beran.
“Txirrindularitza barrenetik” izenburupean, bere lanari buruzko gai desberdinak jorratuko ditu Patxik; hala nola, talde profesional bateko partaideak, entrenamenduen tendentzia berriak, altuerako lan saioak, bizikleta gaineko posizioa, txirrindularien dieta, etapa bat nola planifikatu…