Ortziralean eta larunbatean Emagin elkartearekin Puntu Morearen zerbitzuak eskainiko dira:
1. Informazio gunea
Gizartearen egiturazko indarkeria matxistaz kontzientziatzeko besta eremuan kokatutako karpa morea da. Erasoen gaineko bizipenak eta iritziak jaso, eta horiei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskainiko dira.
Ordutegia: 19:00-00:00
Lekua: Txosnagune parean
2. Arreta gunea
Bestetan neska gazte, emakume nahiz LGTBIQ+ kolektiboko kideren batek edozein intentsitateko eraso bat pairatuz gero, arreta eta laguntza zuzena eta profesionala eskaintzeko zerbitzua da.
Ordutegia: 00:00-08:00
Lekua: Mukixu haur eskolan
3. Salaketa eta arreta telefono zerbitzua
Bestetan eman daitezkeen eraso matxisten aurrean, telefono bidezko zerbitzua da. Herritarrei arreta telefonoa gordetzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, beharra izanez gero, erraz eta azkar nork bere mugikorrean eskura izan dezan.
722 467 197
Ordutegia: 19:00-8:00
Oroitu, erasoren bat ikusi edo jasanez gero, puntu morera jo ahal duzu txosnagunean zapi morea dutenek lagunduko dizute.
Urtean zehar indarkeria matxisten inguruko edozein gertaera helarazi edota baliabideen informazioa jaso nahi baduzu Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jarri zaitezke:
📧 berdintasuna@bortziriakberd.eus
📞 722 69 30 78
Jasotzen den informazio guziaren konfidentzialtasuna bermatzen da.