Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

San Jose zahar etxea laguntzeko ekitaldia

Funbox Factory-ren agur ekitaldia izanen da

Eguna: abenduaren 23a, larunbata
Lekua: Kiroldegi aitzinean (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan)
Ordua: 17:00
Antolatzailea: Funbox Factory

Boletoak: 1 €
Boletoen salmenta puntuak: Goxune kafetegia, Hamaiketako janariak, Igone liburu-denda, Indarri instalazioak, Oinatz zapata-denda, Oroz janari-denda, Agara prentsa, Sara kafetegia, Sustrai belar-denda, Telletxea janari-denda, Ze goxoa fruta-denda eta zahar-etxean bertan

Funbox Factory taldeak 12 urteko ibilbidea bukatzea erabaki du. Urte hauetan
zehar gehienbat Euskal Herriko hainbat xokotan freestyle ikuskizunak
eskaini izan ditu taldeak, baita Espainiako Estatuko bertze lekutan ere. Dirt jump,
bmx, roller eta trial pilotuz profesionalek osatzen dute Funbox Factory,
nazioarteko txapelketetan sariak lortutakoak.

Unea ailegatuta, agur ekitaldia sorterrian eginen dute, Beran, abenduaren 23an.
Horretarako ongintza ekitaldi bat egitea da helburua, behar handia duen
herriko San Jose zahar etxea lagundu asmoz. Arratsaldeko 17.00tan izanen
da Kiroldegiko kanpoko zelaian (euriarekin Altzateko pilotalekuan).

Zahar etxea, azken urte hauetan batez ere, egoera ekonomiko ahulean dago,
eta taldeak bere aletxoa eskaini nahi dio, arnas pixka bat hartu dezan. Ekitaldian
jasotako diru guztia hari bideratuko zaio.

Freestyle ikuskizunaz gain, ekitaldia bertsoz eta musikaz girotuko da, ostatua
irekiko dute, eta, nola ez, zozketek bere lekua izanen dute. Herriko komertzio
eta ostalariekin elkarlanean sari ugari banatuko dituzte: otorduak, opari
txartelak, bertako produktuak, delicatessen, estetika, arropa eta osagarriak…