Eguna: maiatzaren 20a, ortzeguna
Lekua: Kultur etxeko erakusgela
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Jose Mari Zelaieta duela 71 urte Berako Zigardiberea baserrian jaio zen, eta egun Iruñean bizi da.
Iruñean egin zituen magisteritza ikasketak, eta 40 urtez aritu da irakaskuntzan, maisu lanetan, Elizondon eta Iruñean (Etxabakoitz, Udal Ikastola, Sanduzelai eta Biurdana).
Erretreta hartu ondotik, Nafarroako Artxibora joaten hasi zen genealogia eta sortetxearen inguruko berriak biltzera. Hala, Berako notarioen dokumentuak aztertzen hasi zen. Etxeko gaiez gain, gorde ditu hainbat berri auzokoak, Berakoak, interesatu zaion guztia.
Euskara ere interesatu zaio, euskaraz idatzitako dokumentu bakar batzuk bildu ditu.
Pandemia garaian Zigardibereako historia idatzi du, nahiz eta aitortzen duen ez dela historiagilea, informazio biltzailea baizik.