Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Solasaldia: Lurraz beste (Garazi Arrula)

Euskaraz
Eguna
: apirilaren 20a, larunbata
Lekua: Herri liburutegia BERA
Ordua: 10:30
Antolatzailea: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Literatura-geraldiak antolatuko dira Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuen eskutik. Otsailaren 29an hasi eta apirilaren 26an akabatuko dira, eta 12 saio eginen dira, tartean hitzaldiak, aurkezpen solasaldiak, errezitaldiak eta solasaldiak direla.

Egitasmo honen helburua euskara irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, bai eta herritarren euskarazko kultur kontsumoa eta euskal liburugintza indartzea ere. Bidenabar, Literatura-geraldiak ekimenaren bidez, esperientzia literarioak konpartitu eta liburutegi publikoen erabilera bultzatu nahi da.

Ekimen honen antolatzaileak honako toki erakunde hauek dira: Baztango Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Sakanako Mankomunitateak. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen duen egitasmoa da.