Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sorgin Haizea – Akelarrea Zugarramurdiko lezean

akelarrea

Julio Caro Barojaren mendeurrena (1914 – 2014) dela-eta, “Don Julioren arrastoa” egitarauaren barrenean hainbat ekitaldi egiten ari dira Beran eta orain Zugarramurdin.

Ilunabarrean (20:00etan), larunbatean, lezeko ateak irekiko dira disziplina askotariko ikuskizun bat eskeintzeko: gastronomikoa alde batetik eta bertzetik, artistikoa (musika, dantza, antzerkia…). Herriko antzerki taldeak “Sorgin haizeak” lana eskeiniko du, Berako Abesbatzaren laguntzarekin. Gero, lezetik barna bisita gidatua izanen da eta bisitariek zikiroren historia eta erretzeko prozedura ezagutuko dute. Ez bakarrik ezagutu, dastatzeko aukera ere izanen dute.

Eguna: irailaren 20an, larunbata
Ordua: 20:00
Sarrera: 5 euro

Autobusa Zugarramurdira, Sorgin Haizea ikuskizuna ikustera joateko

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien harira, heldu den irailaren 20an, Zugarramurdin, eginen den SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizunaren aitzakitan, autobusa antolatu da Beratik.

Irteera arratsaldeko 17:00etan izanen da, Jamoteneatik. Zugarramurdin bisita gidatua eginen da, eta ondotik, lezean, SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizuna ikusi ahal izanen da. Zugarramurdiko antzerkilariek eta Berako Abesbatzak parte hartuko dute ikuskizunean. Ondotik, afaria izanen da, eta itzulerako autobusa 00:00etan izanen da.

Autobusean joateko, irailaren 17a baino lehen eman behar da izena Agara prentsan. Autobusa, bisita gidatua, ikuskizunerako sarrera eta afariaren prezioa 30 eurokoa izanen da.