Fluxu programako jarduera (arte gaikideko zirkuitua Nafarroan)
Gonzalo Nicuesak (Iruña, 1976) Torso Belvedere aurkezten du, Vaticanoko bilduman dagoen izen bereko eskulturaren gaineko fotograbatuaren triptiko bat . Pieza honek jorratzen du pertsona batzuek zeharo ederra den artelan baten aurrean sentitzen duten emozio sakona, “Stendhalen sindromea” deritzona. Obra klasiko
honen irudia erreproduzitzean, artistak bereganatu egiten du eta, halaber, ikusleekin partekatzen du.
Erakusketaren ordutegia: ortziraletan 17:00-19:00 (ordutegi horretatik kanpo Berako Udaleko kultura sailarekin harremanetan jarri: 699 92 79 09 / kultura@bera.eus)
Erakusketa honen barruan, collage teknikaren inguruko tailerra proposatuko dizue, eskultura klasikoen irudiak, pop abestien izenburuak eta koloretako paperak oinarri hartuta.
Tailerraren izenburua Versiones pop da.
Lekua: Beralandeta
Ordutegia: 17:30-19:00
Hizkuntza: castellano
Izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfS4YRCt2z_mFPBUyjz6EQWO3Bo90ClGgIlFi127z1hW7JbWQ/viewform
Adin guztientzako tailerra
Argibide gehiago: 699 92 79 09 / kultura@bera.eus
FLUXU Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren programa