Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Uztailaren 12an zirku tailerrak eta ikuskizunak izanen dira Berako herriko etxeko plazan

Muga gabe festibalaren barreneko ekitaldiak

Urruñako Herriko etxea, Biriatuko Herriko etxea, Azkaineko Herriko etxea eta Berako Udalaren laguntzarekin Muga gabe zirku festibala antolatu du EASAC Urruñako Arte eta Zirku  eskolak.

2024ko uztailaren 12tik 14ra festibal horren barrenean hainbat ekitaldi izanen dira aipatutako hiru herri horietan.

BERAN bi tailer mota izanen dira uztailaren 12an Herriko etxeko plazan.
Doakoak izanen dira eta parte hartzeko aitzinetik izena eman beharko da:

  • Akrobazia tailerrak (6 urtetik goiti): zirkuko hainbat diziplina ikasiko dituzte: akrobaziak, objektuen gaineko oreka…
    [EASAC Urruñako zirku eskolak emanen du]: 2 txanda izanen dira ordutegi hauetan: 17:30-18:00 eta 18:00-18:30
  • Clown tailerra: heldu bat  + haurra (6 urtetik goiti)
    [Berako Uhartean konpainiako Esther Carrizok emanen du: 18:30-19:30]

Tailerretan izena emateko esteka honetan duzue informazioa. Argibide gehiago nahi izanez gero: 948 63 12 22 / kultura@bera.eus harremanetan paratuta.

Egun berean, tailerren ondotik bi emanaldi izanen dira:

20:00 Akorbazia ikuskizuna: KA, MI, KA, ME (EASAC Urruñako zirku eskola)

20:30 Akrobazia ikuskizuna: Shhh…! (A tope konpainia)

Shhh…! hitza isiltzen duen onomatopeia da, baina gorputz-hizkuntza ezin du isildu.

Lilah eta Pirucho akrobazien eta pantomimen bidez beren gorputzekin komunikatzen diren bi pertsonaia dira, ikusleekin mundu unibertsal bat partekatzeko, absurduz eta balentria harrigarriz betea.

A Tope konpainiaren espiritua islatzen duen adierazpena da.
A Tope! egotea (estar A tope!) aukeren mugara joatea da, etengabeko hedapen-egoeran.
Gure hizkuntza mugimendua da, eta gure hizkuntza, berriz, porte akrobatikoak.
Zirkua, antzerki fisikoa eta dantza dira gure sorkuntzetan elkarrekin bizi diren funtsezko hiru zutabeak. 2017az geroztik, dramaren eta komediaren generoen artean dabiltza, eta munduko hainbat lekutako espazio irekietan, aretoetan eta karpetan parte hartzen dute.

Antolatzailea: EASAC
Laguntzaileak: Berako Udala eta Nafarroako Gobernua