Antolatzailea: Larun Haizpe Berako merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkartea
Laguntzaileak: Berako Udala eta Nafarroako Gobernua
OINARRIAK
Konfinamenduan pasatu diren hilabete hauen ondotik, non balkoiek hain leku garrantzitsua hartu duten gure etxeetan eta egunerokoan, eta Berako Udalaren laguntzarekin batera, Larun Haizpek komenigarritzat jo zuen balkoien lehiaketaren sustapena berreskuratzea, iraganean lau ediziotan egin baitzuen.
“GURE HERRIA, LOREZ BETEA” lelopean beratarrak euren balkoiak apaindu eta zaintzera animatu nahi ditugu. Herrian hagitz errotuta dagoen ohitura da, eta sustatu egiten du. Urtero ikusten dugu nola edertzen diren balkoiak lore-konposizio desberdinekin, koloreen koordinazioarekin eta landare eta loreen barietatearekin.
Horregatik, Larun Haizpetik ahalegin hori saritu nahi dugu, uztailaren 6tik 29ra balkoien lehiaketa hau deituz. Kartel iragarlea gure bazkideen erakusleiho guztietan paratuko dugu.
Berako herrigunea bortz eremutan banatuko da:
- Altzate
- Legia, Kanttonberri y Eztegara
- Bera
- Agerra
- Baserriak
Elkarteko hiru kidek eta Berako Udaleko bi kidek osatutako Epaimahai batek bisitatuko ditu gune horiek, eta, aurrez aipatutako irizpideei jarraituz, uztailaren 29an epaia emanen dute.
Bortz sari banatuko ditugu, bat zonalde bakoitzeko: bi lagunentzako bortz afari gure elkartekide diren jatetxeetan, eta bortz lote, bat zonalde bakoitzeko, Larun Haizpe produktuena. Sariak uztailaren 31n banatuko dira, 20:30ean, Herriko etxeko plazan, ekitaldi xume batean.
Lehiaketa horretatik kanpo geratzen dira gaur egun Elkarteko Zuzendaritza Batzordea osatzen duten honako pertsona hauen balkoiak: Itziar Fagoaga, Mª José Fagoaga, Marian Urra, Josune Urroz eta Mª José Ara.