Antolatzailea: Larun Haizpe Berako merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkartea
Laguntzaileak: Berako Udala eta Nafarroako Gobernua
OINARRIAK
Azken urteotan bezala Larun Haizpe elkarteak balkoi lehiaketa antolatuko du.
Beratarrak euren balkoiak apaindu eta zaintzera animatu nahi ditugu. Herrian hagitz errotuta dagoen ohitura da, eta sustatu egiten gaitu. Urtero ikusten dugu nola edertzen diren balkoiak lore-konposizio desberdinekin, koloreen koordinazioarekin eta landare eta loreen barietatearekin”
Horregatik, Larun Haizpetik ahalegin hori saritu nahi dugu, uztailaren 1etik 15era balkoien lehiaketa hau deituz.
Berako herrigunea bortz eremutan banatuko da:
- Altzate
- Legia, Kanttonberri eta Eztegara
- Bera
- Agerra
- Baserriak
Elkarteko hiru kidek eta Berako Udaleko bi kidek osatutako Epaimahai batek bisitatuko ditu gune horiek.
Bortz sari banatuko ditugu, bat zonalde bakoitzeko.
Sariak uztailaren 22an banatuko dira, 20:30ean, Herriko etxeko plazan, ekitaldi xume batean.