XII. Mendi Eguna

Eguna: urtarrilaren 12a, larunbata
Argibide gehiago: www.manttale.com
Antolatzailea: Manttale Mendi Lasterketa Taldea

EGITARAUA

10:00-12:30 Eskalada tailerra. Haur eta gaztetxoentzako. Toki Ona Kiroldegian.

14:15-15:00 Izen ematea eta dorsalak hartzea. Rikardo Barojako aterpetan.

15:00 Santa Barbarara ibilaldi gidatua. Ibilbidea: 5,5 km. Kiroldegia-Santa Barbara-Kiroldegia

15:00 Haurrentzako lasterketak (12 urte bitarte)

15:30 Binakako kronoigoera. 16 urte beherakoak heldu batekin lagunduta joan beharko dira.

18:00 Luntxa eta zozketa. Rikardo Baroja Eskolan, mendi irteerako eta kronoigoerako parte-hartzaileen artean.

19:30 Proiekzioak. Kultur Etxean.

Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera. Ibai Iturria, Imanol Moreno, Xabi Etxegarai eta Ugaitz Ado.

Manaslu edo baloreen aukeraketa. Julen Errandonea eta Alberto Urtasun

Taillon mendian, 2007. urtean zendu ziren Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez Beran ospatzen den Mendi Eguna urtarrilaren 12an izanen da, larunbata, aurten XII. edizioa izanen delarik. Agerra Mendi Taldeak eta Manttale Mendi Lasterketa Taldeak prestatutako programa goizeko 10:00etan hasiko da Toki Ona kiroldegian haur eta nerabeentzako eskalada tailerrarekin.

14:15 etan Rikardo Baroka Eskolako arkupeetan, izen emateak irekiko dira Santa Barbarako txangoan eta bikotekako kronoeskaladan parte hartzeko, biak irteera polikiroldegiko esplanadan izango dutelarik. Santa Barbara mendi tontorretik pasata abiapuntura itzuliko dira 5,5 kilometroko ibilbide bat burutuz. Txangoa 15etan hasiko da eta kronoeskalada 15.30etan. 12 urte bitartekoentzako lasterketak 15:00etan hasiko dira. Kronoeskaladan nahi duen orok parte har dezake baina 16 urte baino gutxigokoek heldu batekin joan beharko dute derrigorrez.

Martxa eta erlojupekorako izen emateak aurreko egunetan egin ahal izango dira Errekalde, Xuga eta Pikabea Harategian.

Kronoeskalada eta Txangoaren ondoren, Rikardo Barojako jangelan luntx bat egonen da parte hartzaile guztientzat, eta hau bukatzerakoan zozketa bat eginen da.

Ondoren, 19:30tan, kultur etxean bi proiekzio izanen dira Manttaleko kideek egindako mendi espedizioekin.

Lehenik eta behin Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera proiektatuko da, pasa den udan Ibai Iturria, Imanol Moreno eta Ugaitz Ado beratarrak eta Xabi Etxegarai lesakarrak Elbrus mendira, europako mendirik altuenera, egindako igoera erakusten duen dokumentala. Laukoteak Elbrus nola koroatu zuen erakusten du duela urte batzuk Pirinioetan hasita.

Honen ondotik Manaslu edo baloreen aukeraketa dokumentala emanen da, Julen Errandonea beratarra eta Alberto Urtasun iruindarraren eskutik. Dokumentalean nola zortzimilaren gailurretik hurbil zeudenean beste alpinista bat laguntzen geratu ziren erakusten dute, gailur egitea eragotzi ziena.