Eguna: urtarrilaren 11, larunbata
Argibide gehiago: www.manttale.com
Antolatzaileak: Manttale Mendi Lasterketa Taldea eta Agerra Mendi Taldea
Laguntzaileak: Berako Udala, Zalain janariak, Ugaldea aholkularitza, Zalain jatetxea eta Txomin Irazoki fisioterapeuta
EGITARAUA
09:45-12:00 Eskalada tailerra. Haur eta gaztetxoentzako. Toki Ona Kiroldegian
14:15-15:00 Izen ematea eta dortsalak hartzea. Rikardo Barojako aterpetan
15:00 Santa Barbarara ibilaldi gidatua. Ibilbidea: 5,5 km. Kiroldegia-Santa Barbara-Kiroldegia
15:00 Haurrentzako lasterketak (12 urte bitarte)
15:30 Binakako kronoigoera. 16 urte beherakoak heldu batekin lagunduta joan beharko dira
18:00 Luntxa eta zozketa. Rikardo Baroja Eskolan, mendi irteerako eta kronoigoerako parte-hartzaileen artean
OHARRA: Santa Barbarako ibilaldirako eta erlojupeko igoerarako izen-ematea aitzinetik egin ahal izanen da Pikabea Harategian, Agara pentsan, Errekalden eta manttaletaldea@gmail.com posta elektronikoan.
19:30 Dokumentala: CHHAPUPADI. Una expedición de Edurne Pasaban a la cara oculta del Himalaya. Berako Kultur Etxean. Sarrera: 3 €
Edurne Pasabanek Himalayako aurpegi izkutura egindako expedizioa ikusteko aukera izanen da. Filma Arena Comunicacioneko Migueltxo Molinak zuzendua da, Edurnek Saipal mendira (7.031 m) egindako expedizioa kontatuko du. Tolosako mendizaleak, Nepalgo zonalde ezezagun eta izkutuenekoa den horretan emakumeak mendeetan zehar jasaten duten bazterketa salatzeko asmoz, Pabitra, Saraswoti, Laxmi eta Sangitarekin batera mendia goitzen saiatuko da, Nepalgo gainontzeko emakumeentzat eredugarri izan dadin.
Sarrera 3 eurokoa izanen da eta bildutako dirua, Nepaldala elkartearentzat izanen da. Hauekin elkarlanean, Hondarribiko Aitziber Alza, Miren Beroz eta Olatz Lasa osatzen duten Nepalda elkarteak Ikusi proiektua jarri zuen martxan, Nepaleko neska nahiz emakumeek ikasteko aukera izan eta lan mundura salto egiteko aukera gehiago dezaten.