Irailaren 27an larunbatean Dantzari Ttiki Egunaren hogeigarren edizioa izanen dugu Beran. Kasu honetan, Gure Txokoako dantzariekin batera, ondoko talde hauek parte hartuko dute:
– Arkaitz dantza taldea ( Añorga, Gipuzkoa)
– Anitz dantza taldea (Anoeta, Gipuzkoa)
– Iztueta dantza taldea (Zaldibia, Gipuzkoa)
– Alurr dantza taldea (Ibarra, Gipuzkoa)
Guztira Beran berrehun bat dantzari izanen dira, horietako 80 Beratik kanpo etorriak. Dantzariak 12 urtetik beheitikoak dira.
PROGRAMA
Goizez, Jamotenean harrera egin ondotik, 10:30ean dantzariak 3 ibilbidetan banatuko dira: Illekuetan, Burga plazan eta Agerran. Karrikan barna ibiliko dira dantzatzen.
12:30ean jaialdia hasiko da Altzate karrikan.
Akautzeko, musika izanen dugu Herriko etxeko plazan 16:00etatik aitzinera.