Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zinema aire zabalean: LOREAK (2014)

Euskaraz (gaztelaniazko azpitituluekin)

Eguna: uztailaren 3a, ortziralea
Lekua: Herriko etxeko plazan
Eguraldi txarra eginez gero Herriko etxeko arkupeetan
Ordua: 22:00
Iraupena: 99 min
Adina: Ez gomendatua 7 urtetik beheitikoentzat
Doako sarrera

Zuzendaritza: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Generoa: Drama
Aktoreak: Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa

SINOPSIA

Aneren bizitza aldatu eginen da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egonen da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien bizitzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguruko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete… baina azken finean, loreak besterik ez dira.
OHAR GARRANTZITSUAK:
Zaindu zeure burua eta zure ondokoak!!!
– Filma ikustera sartzean gel hidroalkoholikoa erabili beharko da.
– Aulkiak 1,5 m distantziara kokatuak izanen dira; baita lehenago desinfektatuak ere.
– Maskara erabiltzea gomendatzen dizugu.
– Elkarrekin bizi diren unitate familiarren kasuan bata bertzearen ondoan eseri ahalko dira (lehen aipatutako distantzia bete gabe).
– Edukiera mugatua izanen da.
Barkatu eragozpenak. Eskertzen dugu zure konfiantza.