Berako Kultur etxean lanean aritu ondotik, abenduaren 7an, euskal mitologia inguruko BI hitzordu daude.
Bata, 15:00etan, ZUBILANAK EGINEZ ikuskizuna aurkezpenarekin.
Bigarrena, 15:30etan, euskal mitologia inguruko IBILALDI-ERAKUSKETA estreinaldiarekin. Ixabel Milleten eskutik sortutako ikuskizunak hitzak eta txotxongiloak elkartzen ditu.
Hodei Hernandoren eskutik osatutako ibilaldi-erakusketan, artelanak eta sormen proposamenak aurkituko dituzue. Euskal mitoak eguneratuz, mitologiaren dimentsio sinboliko eta onirikoa azpimarratzea da Bi’Arte elkartearen helburua.
Ikuskizuna 5 urtetik goitiko publiko orori zuzendua da.