Ortziraletik igandera egindako grabazioekin ikus-entzunekoa aurkeztuko dute igandean 18:00etan Berako Kultur Etxean
Eguna: ilbeltzaren 10a, igandea
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 18:00
Antolatzailea: Ertz#16
Ertzek azaro hondarrerako prestatutako egitarau zabalaren baitan egitekoa zen Züek heben ikus-entzunezkoa, baina ez zen gauzatzerik izan. Orain, ilbeltzaren 10ean, igandea, 18:00etan hasita Züek heben ikus-entzunezko emanaldia eskainiko dute Kultur Etxean.
Ortziraletik igandera herrian barna soinu eta irudi biltzen ariko dira Patxi Laskarai Donibane Lohizuneko argazkilaria, Pierre Vissler Montoriko soinu hartzailea, Mixel Etxekopar gotaintar soinularia eta Jean-Christian Galtxetaburu Gamarteko akordeonista. Batez ere beratarren euskalkiari eta solasteko moduari erreparatuko diote, bertze euskal herri batzuetan egiten ari diren bezalaxe. Tokian tokiko solasak herri bakoitzari ematen dion nortasuna behartzen ari dira proiektu honekin.
Igande arratsaldean aurkeztuko dute bildutako uzta Berako Kultur Etxean eta haien baratzeko uztatik ere ale batzuk utziko dituzte, soinu, kantu eta irudi.