Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Iluntzen (Mairu antzerki tailerra)

Euskaraz

Eguna: martxoaren 28a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30 Oroitu! Martxoaren 27tik (larunbata) 28rako (igandea) gauean ordutegi aldaketa izanen da (udako ordutegia)
Iraupena: 80 min
Sarrera: 5 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

Zuzendaritza: Mairu
Testua: Gaizka Sarasola
Aktoreak: Iban Garro, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi, Ritxi Abril
Soinu diseinua: Ibai Gogortza
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Ahotsa: Josune Etxepare
Txotxongiloak eta elementuak: Batitt Halsouet
Atrezzoa: Eduardo Conde eta Beñat Saralegi
Argazkiak eta kartela: Maider Arrieta

Ibai baten ertzean dagoen herri batean bizi dira Erramun Joakin, Mari Pili eta Shepherd Jauna. Beraiekin dago Cristobal ere, ibaia gurutzatu nahi duen jendea laguntzeko prest dagoen erraldoia. Kezkaturik daude herria husten ari delako; jendez gutxitzen … Garai batean aberatsa izandako lekua, iluntzen ari da. Iluntasuna nagusitzen ari da. Ez da ontzirik gerturatzen aspaldian. Ez dute bisitaririk jasotzen. Eta Enara, argia ematen dien gaztea ere, kanpora joatekoa dela jakitean, etsipena eta kezka nagusitzen dira. Nola eragotzi herria itzaltzea?Nola biziraun?

Azkarregi doanarentzat geldirik dagoena desagertzen da; desegin?

Zaharkitzen dira herriak. Gazteek ihes egiten diote, halabeharrez, zerbait hobearen bila, edo ez dutelako bertan beraien lekurik aurkitzen. Garai batean aberatsa izandakoak, aberastasunak zabaldutakoa, kanpotik aberatsak ere erakarritakoak, isolaturik gelditzen ari dira; bizirauteko ia esperantzarik gabe. Bazterreko jendeari mugak itxi nahian ibiltzen gara, eta mugatuak bilakatu gara gu ere. Abiada bizian mugitzen den mundu honetan, bazterrean gelditzen dira lekuak; bazterrean gelditzen da jendea.