Herriko eragile eta herritarrekin bildu ondotik hartu du erabakia Berako Udalak
Ekainaren 17ko batzarrean Berako Udalak aho batez herriko bestak ofizialki bertan behera uztea erabaki zuen, egungo egoerak ez baitu ziurtatzen jendearen segurtasuna (etengabe distantziak mantentzea, pilaketak saihestea, higienea ziurtatzea…).
Lehenago, ekainaren 15ean, udal ordezkariak (alkatea, zinegotzia eta teknikaria) herriko eragileekin eta herritarrekin bildu zen euren iritzia jakiteko eta ekarpenak biltzeko.
Besten ordez, uztailean, abuztuan eta irailean kultur programazio zabala antolatuko da (zinema, dantza, musika, … ), betiere bete beharreko segurtasun neurriak ziurtatuta.
Hurrengo egunetan ekitaldi hauen guztien berri emanen dizuegu.