Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako bestak ere bertan behera utzi dituzte

Herriko eragile eta herritarrekin bildu ondotik hartu du erabakia Berako Udalak

Ekainaren 17ko batzarrean Berako Udalak aho batez herriko bestak ofizialki bertan behera uztea erabaki zuen, egungo egoerak ez baitu ziurtatzen jendearen segurtasuna (etengabe distantziak mantentzea, pilaketak saihestea, higienea ziurtatzea…).

Lehenago, ekainaren 15ean, udal ordezkariak (alkatea, zinegotzia eta teknikaria) herriko eragileekin eta herritarrekin bildu zen euren iritzia jakiteko eta ekarpenak biltzeko.

Besten ordez, uztailean, abuztuan eta irailean kultur programazio zabala antolatuko da (zinema, dantza, musika, … ), betiere bete beharreko segurtasun neurriak ziurtatuta.

Hurrengo egunetan ekitaldi hauen guztien berri emanen dizuegu.