Maiatzaren 10ean Beran aurkeztuko dugu ‘PLOMO EN LOS BOLSILLOS’ liburua (“Malandanzas, fanfarronadas, traiciones, alegrías, hazañas y sorpresas del Tour de Francia”). Ander Izagirre idazle eta kazetaria da liburuaren egilea (anderiza@gmail.com). Lehenbizikoz itzulixka bat emanen dugu bizikletaz. Gurpilak haizatu eta ibilbidean parte hartzera eta aurkezpenera joatera animatzen zaituztegu.
16.00. Etapa menditsua, kategoriaz kanpoko hiru porturekin.
Irteera Toki Ona Institututik.
Bera – Ibardin – San Inazio – Sara – Lizuniaga – Bera (35 km).
Luzaketak, dutxa, tortilla bokadillua eta aurkezpena.
19.30. Beralandeta. ‘Plomo en los bolsillos’ liburuaren aurkezpena. Gaztelaniaz.
PLOMO EN LOS BOLSILLOS. Malandanzas, fanfarronadas, traiciones, alegrías, hazañas y sorpresas del Tour de Francia (bosgarren edizioa).
Argitaletxea: Libros del K.O.
Pélissierrek, 1923ko Tourreko irabazleak, araudiaren gogortasunaren kontra egin zuen: «Hemendik gutira beruna paratuko digute poltsikoetan». Robic ttikia, 47ko irabazlea, bizkorrago jausteko berunez kargatzen zuen bizikleta. Tourrak inposatzen duen sufrimendua berunezkoa da eta, gisa berean, berunezkoa da txirrindularien ahalegina. Oreka honetan mugitzen dira liburuko hamasei atalak, garaipen eta porrot ospetsuetatik Tourreko lehenbiziko lasterkarien zorigaitzetara; istorio tragikoak, hala nola, Mont Ventouxen Tom Simpsonek hil aitzin eman zituen azken 40 pedalkadak edo dibertigarriak, esaterako, Vicente Blancorena, maingu bilbotarra, bakailaoarekin dopatzen zena eta Pariseraino bizikletaz joan zena Tourrean ateratzeko. Bestelako istorioak ere kontatzen dira: Coppi eta Bartali, Anquetil eta Poulidor, Kübler eta Koblet, Merckx eta Ocañaren arteko norgehiagoka oroigarriak edo Indurain, Hinault eta Armstrongen egitandiak, baina baita bigarren mailakoenak ere; Walkowiak, adibidez, Tourra irabazteaz damutu zena, edo Zaaf aljeriarra, Tourreko etapa bat irabazten lehenengo afrikarra izateko zorian egonda, mozkortu eta zorabiatu egin zena.