Igande honetan bi bide horiek aukeztetuko dituzte Beran
Abuztu hasieran Berako Udala eta Urruñako Herriko etxearen artean Bideak proiektua jarri zuten martxan. Hasiera batean 3 bide berreskuratu nahi ziren eta azkenean 2 baino ez dira berreskuratuko.
Proiektu hau Nafarroako Gobernuak diruz lagundua da.
Sormen beka deialdi bat egin zen, bi udalen arteko artistek elkarlanean egiteko.
Guztira 4 sormen beka eman ziren eta bi bide hauek berreskuratuko dira:
Intzolako bidea (Odei Barroso eta Asier Gogortza)
Eguna: urriaren 30a, igandea
Lekua: aldi berean Oletako Kaperan eta Berako Usategietan jarri dute hitzordua
Ordua: 09:00
Antolatzaileak: Berako Udala eta Urruñako Herriko etxea
Diruz laguntzen du: Nafarroako Gobernua
Barroso ezaguna da bertsolaritzan egin duen ibilbideagatik ez ezik, rap musika talde desberdinetan aritua delako ere azken urteetan eta horrez gain hamaika bideo lan eginak dituelako musika talde eta erakundeentzat. Urruñarrak Asier Gogortza beratarrarekin batera egin du lan proiektu honetan. Gogortza bere argazki lanengatik da ezaguna baina sortzaile bezala aski polifazetikoa da bera ere.
Mandobidea (Mikelperizena familia eta Joseba Aurknerena)
Eguna: urriaren 30a, igandea
Lekua: Ibadinen, Elizalde eta Mendi mendian benten aparkalekuan
Ordua: 16:30
Antolatzaileak: Berako Udala eta Urruñako Herriko etxea
Diruz laguntzen du: Nafarroako Gobernua
Gaueko lanean ibili zirenei
Gaueko Lanari eskaini estatua inauguratuko dute Elizalde benta aitzineko Ibardineko gainean. Bertan bi herrietako auzapezak eta hautetsiak izanen dira. Ixiar eta Jabier Mikelperizena anai-arrebek egin dute eskultura hau harriz eta burdinez, eta abantzu 2 metroko goiera du. Ondotik, aipatu bentan, gaueko lanari buruzko azalpen bat izanen da. Talde honen partaideak dira: Mikerperizena familia beratarra, Jabier eta Ixiar anai arrebak eta Feliciano aita, eta Joseba Aurkenerena idazle urruñarra.