Ekitaldi hau Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren programazioaren barrenean dago.
Eguna: irailaren 5a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 6 €
Iraupena: 50 min
Argibide gehiago: www.ledsilhouette.com
Antolatzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea eta Berako Udala
Diruz laguntzen du: Nafarroako Gobernua
Laguntzaileak: Cajanavarra fundazioa eta LaCaixa Gizarte ekintza
Antzezleak: Jon Lopez, Martxel Rodriguez eta Gaizka Sarasola
Sinopsia
Concavo Convexo diziplina anitzeko pieza bat da, non musikak, dantzak eta eskulturak elkarri eskua ematen dioten. Hutsuneari buruzko gogoeta egiten du, gorputzaren eta gorputzaren arteko harremanaren ikuspegi eskultorikoan oinarrituta.
Lan honetan mugimendua modu mekanizatuan eta zientifikoan birplanteatzen da, leku negatibo, bakar eta huts batean sartuz. Ezerez horretan baieztatzen du gizakiak bere burua. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza espazioaren menpe daude, bakoitza bere bitartekoen arabera. Cóncavo-convexo taldeak nabarmendu nahi duen funtzio berezi bat dago espazioan: emozio estetikoaren sorkuntza.
“Espazioaz jabetzea edozein izaki biziren lehen keinua da, orekaren eta iraupenaren funtsezko adierazpena. Leku bat okupatzea da existentziaren lehen froga. “ Jorge Oteiza